Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren egoera larriaz ohartarazi du prentsa ohar baten bidez

Pasa den ostiralean kaleratutako prentsa oharrean Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren garapenean suertatutako azken erabakien berri eman eta plana beraren egoeraren inguruan bere kezka plazaratu zuen. Izan ere, Pirinioko plana hasieratik laguntzen zituzten bi langile kargugabetu zituen Toki Administrazioa eta Despopulazioa zuzendaritza nagusiak inolako kontrasterik egin gabe. Nabaria zen hala ere, azken garaietan plana bera garatzeko zenbait zailtasun zirela eta ez zela elkar-gobernantzarako tarte handirik. Erabaki horrek Pirinioko Mahaia urgentziaz biltzera behartu zituen eta bertan euren iritziak eman ondoren erabakia hartu zuten alde batetik, Nafar Gobernuko lehendakaria den Maria Chiviterekin bilkura eskatzea eta bestetik Piriniotako biztanleak asanblada ireki batera deitzea. Asanblada hori urrian bezala Jaurrietan izanen da uztailaren 3an arratsaldeko 19:00tan.

Guzti hau jakinda Erroibarko alkate den eta Pirinioko Mahaiko batzorde iraunkorreko kidea den Leire Remiro Esnozekin kontaktuan jarri eta gaia sakontasunean landu dugu. Berak, mahaiaren kezka plazaratu eta aurrera egiteko deia ere luzatu digu.

 

Leire Remiro Esnoz Irati Irratian

Pirinioko Mahaiak helarazitako prentsa oharra:

PRENTSA OHARRA EUSKERAZ 2024-06-21

Pirinioetako Mahaitik gure ondoeza adierazi nahi dugu, duela hilabete
batzuetatik hona (legegintzaldi honetan, alegia) Pirinioetako planari buruzko guztiak
hartu duen noraezarekin.

Hilabeteak daramatzagu Nafarroako Gobernuak Pirinioetako Planari ematen
dion laguntzari buruzko zalantzak azaltzen. Une orotan adierazi digute “denak berdin
jarraitzen duela”, gobernantza-sistema deiturikoak barne. Hori ez da horrela izaten ari.
Izan ere, duela egun batzuk jakin genuen ezarri beharreko neurri asko ezin izan direla
garatu langile gutxi deudelako (aurreko legegintzaildian zuzendaritza batek egiten
zuen lana, bi pertsonen gain gelditu da, zeinak gainera bestelako lanak ere egiten
dituzten).

Joan den astelehenean jakin genuen Pirinioetako Planaren kargu geratzen zen
langile apurraren kargugabetzea, hau da, Analisi eta Plangintza Estrategikoko eta
Politika Publikoen Koordinazioko Ataleko burua, bai eta Proiektuen Kudeaketako
burua ere, biak Erronka Demografikoko eta Lurralde Egituraketako Zerbitzuari atxikiak.
Goia jotzeko azken ekintza izan da honakoa.

Aspalditik pentsatzen ari garenaren egiaztapena dela uste dugu, nahiz eta
jarrera proaktibo batetik lanean jarraitzen saiatu garen denbora guzti honetan. Gure
ondorioa da gaur egungo Nafarroako Gobernuak ez duela Pirinioetako Plana
sinesten, eta bertan behera uzten duela planaren garapena. Agian, pazientzia
gehiegi izan dugu, edo konfiantza gehiegi, baina orain argi daukagu: Nafarroako
Gobernuak berriro uzten du Pirinioa alde batera. Tresnarik gabe uzten gaitu, elkar

gobernantzarako aukerarik gabe, eta okerrena, espero ez genuen frustrazio-
sentsazioarekin.

Pirinioak ordezkatzen ditugun kargu publikoak garenez gero, hainbat urrats
emango ditugu. Garrantzitsuena bizilagunei eta Nafar jendarteari egoeraren berri
ematea izanen da, batez ere despopulazio-arriskua duten eskualde guztiei . Bestalde,
Chivite lehendakariarekin biltzeko eskaera egingo dugu, Nafarroako Gobernuak
bertan behera utzi duela berresteko. Uztailaren 3an, Jaurrietan, Pirinioetako
bizilagunekin bildutakoan erabakiko dugu etorkizunari nola eutsiko diogun.

Azkenik, egoera honek etorkizuneko Despopulazioari buruzko Legean genuen
konfiantza edo itxaropen eskasa galtzera garamatza, nahiz eta lege horren beharra
azpimarratzen jarraituko dugun. Argi dugu ez dugula nahi partaidetza-prozesu
kosmetiko bat duen lege bat, landa-ingurunearen benetako arazoetan eraginik ez
duena, baizik eta konpromisoen lege bat, eta arazo zehatzetarako neurri zehatzak
dituen legearen alde eginen dugu.

NOTA DE PRENSA CASTELLANO 21
Desde la Mesa del Pirineo queremos trasladar nuestro profundo malestar
con la deriva que, desde hace meses (en esta legislatura pudiéramos decir), ha
tomado todo aquello relativo al plan Pirineo.
Llevamos meses manifestando nuestras dudas sobre el apoyo que desde
el Gobierno se presta al Plan Pirineo. En todo momento se nos ha manifestado
“que todo sigue igual” incluido el llamado sistema de gobernanza. Esto no era
para nada así, de hecho, ya hace unos días tuvimos conocimiento que gran
parte de las medidas a implantar no se podían desarrollar por la escasez de
personal para su desarrollo (dos personas con más carga de trabajo que el propio
plan, cuando en la anterior legislatura existía una Dirección para ello).
Este pasado lunes hemos conocido la destitución del poco personal que
quedaba a cargo del Plan Pirineo, es decir, la jefa de Sección de Análisis y
Planificación Estratégica y de Coordinación de Políticas Públicas, así como de la
Jefa de Gestión de Proyectos, ambas adscritas al Servicio de Reto Demográfico
y Vertebración Territorial. La gota que ha colmado el vaso.
Consideramos que esto es ya la constatación de algo que llevamos
pensando desde hace tiempo, aunque, aun y todo hemos intentado, desde una
actitud proactiva, seguir trabajando. Nuestra conclusión es que el Gobierno de
Navarra actual no se cree el Plan Pirineo, y abandona el desarrollo del mismo.
Hemos sido, quizás, demasiado pacientes, o confiados, pero ahora ya lo tenemos
claro: El Gobierno de Navarra abandona, de nuevo, al Pirineo. Nos deja sin
herramientas, sin posibilidad de cogobernanza, y lo peor de todo, con una
sensación de frustración que no nos esperábamos.
Como cargos públicos representantes del Pirineo vamos a dar diferentes
pasos. El más importante es dar a conocer a nuestros vecinos y vecinas, y a toda
la sociedad navarra, en especial a todas las comarcas con riesgo de
despoblación (aviso a navegantes), la situación. Por otra parte, vamos a trasladar
una solicitud de reunión con la Presidenta Sr. Chivite, para confirmar este
abandono por parte del Gobierno de Navarra. El día 3 de Julio en Jaurrieta, será
la población del Pirineo la que decida cómo seguir peleando por su futuro.

Por último, esta situación nos aboca a perder la poca confianza o
esperanzas que teníamos en la futura Ley de Despoblación, aunque seguiremos
insistiendo en su necesidad. Pero no queremos una ley con un proceso
participativo cosmético, y sin incidencia en los problemas reales del medio rural,
sino una ley de compromisos, y con medidas concretas para los problemas
concretos.

2024ko ekainaren 20a / 20 de Junio de 2024
Pirinioetako Mahaia / Mesa del Pirineo
Batzorde Iraunkorra /Comisión permanente

Karlos Bueno Roka
Javier Díaz Huguet
Gustavo Goiena Agirre
Leire Remiro Esnoz
Amparo Viñuales Gale
Unai Irigarai Oses
Alfredo Gil Aranaz

Iruzkindu