Igandean ospatuko da Auritzen Iraileko Azienda Feria

Asteburu honetan izanen da Auritzeko Iraileko Azienda Feria. 1305. urtetik dokumentatua dagoen feria dugu zeinetan abereek hartzen duten protagonismoa. Goizean goiz izanen dira erakusgai bertako 14-15 abeltzainen abereak Kuatropea inguruetan. Urtero ere, udalak publikazio berezi bat atera ohi du eta aurtengoan hezkuntza arautuaren bilakaeraz arituko den inprimakia aurkeztuko dute Kultur etxean. Hau guztiaren inguruan aritu gara Unai Irigarai Auritzeko alkatearekin.

 

 

 

Unai Irigarai Irati Irratian

Iruzkindu