Hasi dira ikasturte honetako literatur solasaldiak Agoitz eta Aurizberrin

Urriarekin batera urtero legez hasi dira Agoitz eta Aurizberriko literatur solasaldiak edo irakurle taldeak. Talde hauek Mikel Albisu Iriarte Mikel Antzak dinamizatzen ditu eta hilabetean behin batzen dira liburu baten inguruan elekatzeko. Astelehenean Agoitzeko taldeak Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materialak liburua izan zuen hizpide eta asteartean aldiz Aurizberriko taldeak Gaël Fayeren Ene Herri Txikia. Pozik agertu zaigu Mikel gaur izan dugun solasaldian literatura saioak ederki joan baitira.

Hurrengoak azaroaren25ean Agoitzen 18:00etan Virginie Despentesen King Kong Teoria izanen dute hizketagaia, Aurizberrin azaroaren 26an 18:30tan bilduko direlarik Toti Martinez de Lezearen Sorginen Belarra eleberria landuko dutelarik.

Oraindik bada aukera irakurle talde hauetan izena emateko, Agoitz edota Aurizberriko liburutegietara gerturatu eta bertan eman dezakezue izena.

 

 

 

Mikel Albisu Iriarte Irati Irratian

Iruzkindu