Asteburu honetan izanen da Urruxkide Eguna Otsagabian

A zer nolako martxa iraila honetan Otsagabian daramatena. Orhipeanekin hasi, jaiekin jarraitu eta asteburu honetan egokitu zaie ibarreko eguna den Urruxkide Eguna antolatzeko ardura. Urruxkide egunak aintzinako usadio batetik dator, zeinetan bi etxe desberdinetako familiek elkarrekin bazkaltzea egokitzen zitzaien harremanak estutzeko nahiarekin. Harremanak estutu eta ibarreko bizitasuna aldarrikatzeko dator Urruxkide Eguna eta gaurkoan gurean izan […]

Azaroa bete ekitaldi Zaraitzun emakumeen kontrako indarkeria salatzeko

Azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eguna dugu eta urtero aldarrikapenak kalera ateratzeko galdu ezin den zita bilakatu da mugimendu feministaren lanaren ondorioz. Urtero Pirinioetako emakume elkarteek ere ekitaldi andana antolatu ohi dituzte eta halan egin dute aurten ere. Horietako elkarte bat Xaiki emakume taldea da zeina Zaraitzu ibarra daukan eragin eremua. Azaroaren 25ari begira […]

Egun On, Auñamendi! Parlamentuan egondako Pirinioko asanblada eta Karrape irratia.

Saio honetan astelehenean izandako Pirinioko asanbladari begira jarri gara. Bertatik hartu ditugu, Ana Sagardoy, GuPirinioko Andrea eta Joseba Martinezen hitzartzeak. Tartean, Karrape irratira, Leitzara, egin dugu bisita gure laguna den Unai Zabaletarekin egoteko. Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko