Haur eta nerabeen arazoei aurre egiteko Zaindu dinamika martxan

Buru osasunari dagokion lanketa espezifikoa garatzen dabiltza Metamorfosis proiektuaren baitan Anerk Elkarteko lagunek. Sareetan honen inguruko edukiak partekatzen dituzte baina baita hitzaldi eta solasaldiak antolatu ere. Lehenbiziko gaia suizidioa izan zen, pasa den astean garatu zutena eta kultur etxean jende asko batu zen honen inguruan hausnartzeko Besarkada Elkartearen laguntzaz. Honen ostean Elikadura nahasmendu jarrerak izanen […]

Egun On, Auñamendi! Parlamentuan egondako Pirinioko asanblada eta Karrape irratia.

Saio honetan astelehenean izandako Pirinioko asanbladari begira jarri gara. Bertatik hartu ditugu, Ana Sagardoy, GuPirinioko Andrea eta Joseba Martinezen hitzartzeak. Tartean, Karrape irratira, Leitzara, egin dugu bisita gure laguna den Unai Zabaletarekin egoteko. Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Aspanovas: Bizkaiko haur minbizidunen guraso elkartea

Gaur ASPANOVAS bezalako proiektua ezagutzera joan gara. #AgertxoPirata erronka aitzakia hartuta Andrea Calvo kidearekin hitz egin dugu elkartearen inguruan. Berak aski ongi azaldu digu zein den Aspanovasen zeregina eta helburua eta proiektua parte hartzera animatu gaitu. Informazio gehiago nahi duenak: https://www.aspanovasbizkaia.org/ Aspanovaseko Andrea Calvo Irati irratian