Egun On, Auñamendi! Parlamentuan egondako Pirinioko asanblada eta Karrape irratia.

Saio honetan astelehenean izandako Pirinioko asanbladari begira jarri gara. Bertatik hartu ditugu, Ana Sagardoy, GuPirinioko Andrea eta Joseba Martinezen hitzartzeak. Tartean, Karrape irratira, Leitzara, egin dugu bisita gure laguna den Unai Zabaletarekin egoteko. Izenburua: Otsailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Bakartxo Ruiz (EH Bildu) Pirinioko ponentziari buruz Irati irratian

Bakartxo Ruiz EH Bilduko parlamentaria izan dugu gaur Irati irratian. Pirinioko ponentzia berreskuratzea lortu du EH Bilduko Nafarroako parlamentuan eta hemendik aurrerako urratsei buruz aritu da gurean. Horrez gain euskararen gaineko sententziak, Skolae edota Altsasuko gazteen auziaz ere aritu da Bakartxo Egunon Auñamendi! saioan. Azkenik urriaren 12an Bagoaz! lemapean Iruñean eginen den manifestazioa eta ekitaldi […]