Naturarekin eta ingurugiroarekin harremana estutzeko jaialdia da Arbola ibiltaria

Tafallan hasi zuen bere ibilbidea Labea zientzia , arte eta natura laborategiak Arbola ibiltaria jaialdia, zeina gizon emakumeen eta naturaren arteko erlazioan eragin nahi duen kultura eta artea bidelagun edukita. Datorren astean Esteribarren izanen ditugu, ondoren Artzira mugituko direlarik. Jaialdiaren inguruan solastu gara Esteribarren antolakuntzan dabilen Inesekin eta berak jaialdiaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Informazio […]

Egunon Auñamendi! Aralarretik Agoitzera; albisteak, kantuak eta artea

Aralar irratiko Martin Juanenak egunan jarri gaitu Lekunberrik festetarako gonbitea eginez. Aizkolariak, herri kirolariak eta pilotari ezagunak arituko dira bertan. Eskualdeko berriak eman eta bertara joateko gogoa piztu zaigu. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuzak berriz Agoitzen ireki berri den Uholdeak – mahaian arte erakusketaren berri eman digu irratian. Quark zientzia dibulgazio saioa ere izan dugu […]

Nafarroako artisten lanak ikusgai Agoitzen

Arte garaikide erakusketa paratu dute Agoitzko kultur etxean Uholdeak – mahaian izenburupean. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuza izan da gurekin Irati irratian. Amaia Molinet, Maia Villot, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermín Díez de Ulzurrun artisten lanei buruz mintzatu zaigu arte ekoizpenaren arduraduna. Oskia Abarzuza Irati irratian.