Sormenezko idazkera arte garaikidearen baitan kokatzeko tailerra Agoitzen

UH-Arte arte garaikideko zentroak Uholdeak programaren bitartez zenbait herritara bideratu nahi ditu arte garaikidea ezagutzeko erakusketak eta horietako bat da Materialak Amatu-Materiales Maternales, zeinetan honen baitan Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuri egokitu dioten sormenezko idazkera tailer bat egitea. Horretaz solastu gara gaurkoan Katirekin. Tailerra datozen ostegunetan (Maiatzak 4-11) arratsaldeko 17:00etan Agoitzeko Kultur Etxean izanen da. […]

Egunon Auñamendi! Uholdeak eta ekaitzaren ostean dator barea

Egun gogorra izan zen ostiralekoa. Irati ibaiak gainezka egin zuen hainbat lekutan eta ondorioak oraindik ikusgai daude. Aezkoako Batzarreko Karlos mintzatu da gertatutakoari buruz Irati irratian. Aurretik, Zebrabidea saioko elkarrizketa bat ekarri dugu, krisi klimatikoari buruzkoa. Gogoetarako une aproposa, Madrilen egin duten gailurrak konponbiderik aurkitu eta adostu ez badu ere. Krisi klimatikoa eta ondorioak gure […]

Nafarroako artisten lanak ikusgai Agoitzen

Arte garaikide erakusketa paratu dute Agoitzko kultur etxean Uholdeak – mahaian izenburupean. Huarte arte zentroko Oskia Abarzuza izan da gurekin Irati irratian. Amaia Molinet, Maia Villot, Fermín Jiménez Landa, Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermín Díez de Ulzurrun artisten lanei buruz mintzatu zaigu arte ekoizpenaren arduraduna. Oskia Abarzuza Irati irratian.