Sancho el Sabio Fundazioak erronkarierari buruzko euskarazko lan bat saritu du 2023ko Ikerketako Unibertsitate Lehiaketan
Joseba Lakarra UPV/EHUko Euskal Filologiako katedradunaren zuzendaritzapean, Leyre Rojo Horrillok egin duen ‘Erronkarieraren ikerketa–egoera gainbegiratuz’ lana izendatu du epaimahaiak lanik onena. Masterreko eta doktoregoko unibertsitate-ikasleentzat eratua izan da lehiaketa, euskal gaiei buruzko ikerketa sustatzeko eta Sancho el Sabio Vital Fundazioaren funtsak erabiltzeko. Rojok 1.000 euroko saria jasoko du eta bere lana erakundearen aldizkarian argitaratuko da. […]