Ordutegiak eta oporraldiak Aurizberriko Liburutegian

Bi astetan behin izan ohi gara Aurizberriko Liburutegian bertako nobedadeak aztertzen Mari Mar Agos liburuzainaren laguntzaz. Gaur hala egin dugu baina uda denez nahikoa lan dauka egunerokoari heltzeko. Gogoratu digu goizeko ordutegian dabilela baita abuztuan ostiraletan eta 20tik 26ra itxita egonen dela ere. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Aurizberriko Liburutegiko berriak: Udako ordutegia, ostiraletako itxiera eta liburu eskatuenak

Gaurko kolaborazioan Aurizberriko Liburutegiko liburuzaina den Mari Mar Agosek gogorarazi digu udan goizeko ordutegia duela. Ez hori bakarrik uztaileko ostiralak ere liburutegia itxita izanen dela. Honetaz aparte udan erabilera igotzen dela komentatu digu eta maileguetan bertako idazleen lanak edo bertako lanak direla eskatuenak. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Aurizberriko liburutegiko nobedadeak: udako ordutegia, ukendu tailerra eta Baziren behin 8 liburutegi

Ekainaren 15an igaroko da Aurizberriko Liburutegia goizeko ordutegia edukitzera eta hori bera bergogoratu dugu. Asteartean Hazien Liburutegitik ere Sanjuanera ukendu tailerra izan zen arrakasta itzelarekin. Baziren Behin 8 liburutegi ekimenaren karietara datorren ostegunean “La Mosca Tosca” ipuinaren lanketa eginen da. Kontu guzti hauek kontatu dizkigu Mari Mar Agos liburuzainak gaurko kolaborazioan. Mari Mar Agos Irati […]

Ordutegia, Baziren behin 8 liburutegi eta ukendu tailerra Aurizberriko Liburutegiko nobedadeak

Askok galdetzen dute ea ordutegia aldatu den jada eta Mari Mar Agos liburuzainak aipatu digu udako ordutegia ekainaren 15ean ezartzen dela. Gaineratu digu ere Baziren Behin 8 Liburutegiko “La Mosca Tosca” ipuinaren tailerra pendiente daudela. Hori gutxi balitz, ekainaren 2an arratsaldeko 17;30tan Hazien Liburutegitik Sanjuanera ukendua egiteko tailerra eginen dutela Silvia Erlantz biologarekin. Mari Mar […]

Liburuaren eguna eta Landa eremuko liburutegien topaketak

Apirilak 23 egun ditu gaur, liburuaren eguna eta koinziditu du Mari Mar Agos liburuzainarekin hitzordua genuela. Gaurkoa ospatzeko orri markatzaileak egiteko tailerra eta lehiaketa antolatu dute Aurizberriko liburutegian. Datorren astean, ikasturteko literatur solasaldien amaiera izanen da Nirliit eleberriarekin eta azken berenduarekin. Honetaz aparte, aurreko astean Astorgan izan zen Mari Mar landa eremuko liburutegien topaketetan eta […]

Aurizberriko liburutegiaren nobedadeak Mari Mar Agosen eskutik

Otsaila liburutegian hilabete lasaia izan ohi da Mari Mar Agos liburuzainak deskantso bat hartzeko baliatzen du baita atzeratutako lana aurrera ateratzeko ere. Hilabete honetan oporralditxoa hartuko du baina izanen dira ekintzak liburutegian, Baziren Behin 8 liburutegi edota Irakurle taldearenak alegia. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Aurizberriko Liburutegiko berriak: Irakurle taldea eta Baziren behin 8 liburutegi

Itzuli gara Aurizberriko liburutegira. Aste mugituak ditu Mari Mar Agos liburuzainak liburutegian, jada hasi egin baitira ekintzak bertan. Irakurle taldea batu zen asteartean Iratxe Ormazabalen Printzak Begietan eleberriaz solasteko. Gaur ere hasiko da Bazen Behin 8 liburutegi egitasmoa Melon y Sandia ipuin eta tailerrarekin. Erne! Otsailaren 6an izan beharreko Aezkoako Emaztekien istorioak liburuaren aurkezpena atzeratu […]

Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agosen eskutik

Urte berri honetan jarraitu eginen dugu Mari Mar Agos liburuzainak egiten duen kolaborazioarekin. Hala egin dugu gaurkoan ere eta hainbat nobedade komentatu dizkigu: Ekimenak, Hazien liburutegia, Irakurle taldea, Baziren behin 8 liburutegi,… Mari Mar Agos Irati Irratian:

Eguberrietako ordutegia eta nobedadeak Aurizberriko Liburutegian

Aspaldi ez ginela Mari Mar Agos liburuzainarekin izaten eta gaurkoan bere ondora itzuli gara gogotsu. Ohikoa den moduan lanean harrapatu dugu liburutegira liburu berri pila bat iritsi baitira eta hauek sailkatzen ibili da. Aipatu digu gaurko kolaborazioetan ere Eguberrietan liburutegiak goizeko ordutegia izanen duela. Mari Mar Agos Irati Irratian: