Aurizberriko liburutegia itxita izanen da datorren bi asteak oporrak direla eta

Udako ordutegian dabil jada ekainaren 15etik Aurizberriko Liburutegian Mari Mar Agos liburuzainak. Hori bera gogorarazten hasi dugu gaurkoa. Horren ondotik ekimen gabezia nabarmendu eta datozen bi asteak Mari Mar oporretan izanen dela esan digu, beraz liburutegia itxita izanen da. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Udako tailer eta kanpaldiak Idoia Zabaltzaren eskutik

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak udarako dituzten eskaintzak bergogoratu dizkigu. Alde batetik, Aezkoan izanen diren tailerren berri eman digu eta bergogorazi bertan izena emateko epea abian dela. Bestaldetik, Agoitzen 47 haurrek uztailaren 16tik 20ra kanpaldia burutuko dutela adierazi digu.   Idoia Zabaltza Irati Irratian

Udako balorazioa, ordutegia eta erabiltzaile errekorra

Hilabete bat eman dugu berarekin egon gabe eta gauzak pasa dira Auzperriko liburutegian. Lehendabizi Mari Mar Agosek bergogoratu digu irailaren 15a bitarte udako ordutegiarekin jarraitzen duela (goizez). Udari dagokionean egun batean izandako erabiltzaile errekorra puskatu zuen, egun batean 178 erabiltzaile zenbatu baitziren. Irailan hasiko dira berriz ere ekintzak eta baratzeko lanak ere. Mari Mar Irati […]

Udako ordutegia eta baratzea liburutegiko berriekin batera

Badira zenbait lagun despistatu oraindik ez dakitenak Aurizberriko Liburutegia udako ordutegia daukala, goizez lan egiten duela alegia, hala bergogoratu digu Mari Mar Agosek. Honi heldu diogu lehendabizi, ordutegia bergogoratuz. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren baratzeaz solastu gara baita liburu berrien inguruan ere. Mari Mar Irati irratian: