HATORTXUROCK XXII. EDIZIOA

Datorren asteburuan izango da HATORTXUROCK musika jaialdi, XXII. ekitaldia izango da aurtengoa eta urtero bezala entre zementerios lekuan izango da, Ätarrabian. Aitor Agirrezabalekin hitzegiteko aukera izan dugu, antolatzaileetako bat. Sarrera guztiak salduak daudela erran digu eta montaketen ezkeneko txanpan dabiltzala. Bi helburu nabarmendu ditu, rock musikaz gozatzea, eta presoen urrunketa eta dispertsioaren aurkako kausan laguntzea. Urtero bezala azkeneko ekitaldia izateko esperantzarekin lan egiten dabiltza. Argi dute preso guztiak hemen izan arte HatortxuRock jaialdia egiten jarraituko dutela. Bolondres lan egiten duten guztiak goraipatu ditu.

Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu