“Ezpelarenak egin du!” edo hori bera adierazi digu gaurkoan Raul Martinez, Garraldako eskolako irakasleak. Irakasle izateaz aparte entomologo talde batekin elkarlanean ibiltzen da eta bere bisita aprobetxatu dugu ” Cydalima perspectalis ” edo Ezpelaren tximeletaren inguruan solasteko.
Pasa den uda eta udazkenean izan zen garai nabariena, ikusi ahal izan baitzen zer norainoko izurritea zen intsektu honena. Berak azaldu digunez, Ilundainen, gau batean 6000 ale ehizatu egin ziren eta hori arazoaren lagin txiki bat besterik ez dela gehitu ere.
Ezpelaren irautea ahalbidetzeko hainbat aholku eman dizkigu baina oso egoera larrian den landarea da gaur egun.
Raul Ezpelaren tximeletaz Irati irratian
Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.