Egun On, Auñamendi! Aste hasierako abisuak eta Martinez Saura sendiaren zerrenda

Gaur, aste hasiera zenez hainbat jakinarazpen eman ditugu, liburutegikoak, Astean Behin jolasekoak eta euskaltegikoak kasu. Bukatzeko, Saura Martinez sendiak egindako zerrenda berreskuratu dugu eguna alai zezaten. Izenburua: Ekainaren 1eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioko Soinu Banda: 3. atala. Martinez-Saura familia

Heldu gara 3. atalera. Kasu honetan familia oso bat jarri da buru-belarri zerrenda egiten, Martinez-Saura familia alegia. Gaur Cristina, Raul, Ibon ,Lander eta June izan dira protagonistak. Milesker familia! Zoragarria izan da! Abestiak: Eperrak (Herrikoia) Negua joan da ta (Zea mays) Pedro navaja (Rubén Blades) Mediterráneo (Serrat) Killing in the name (rage against the machine) […]

Egun on, Auñamendi! Haur eskoletako abisuak, poesia errezitaldia eta Pirinioko soinu banda 3. atala

Gaur haur eskoletako aurre-matrikulazioaz aritu gara abisuak pasatzen. Ondoren ostiraleko poesia errezitaldia bertan behera geratu zenez, Blanca Zazpe, Idoia Zabaltza eta Socorro Latasaren poesiak ipini ditugu. Bukatzeko 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, gaurkoan Martinez- Saura familiaren unea, beraiek pasatako zerrenda ipini baitugu Pirinioko Soinu Banda 3. atalan. Izenburua: Martxoaren 18ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu […]

Ezpelaren tximeleta, etenik gabeko izurria

“Ezpelarenak egin du!” edo hori bera adierazi digu gaurkoan Raul Martinez, Garraldako eskolako irakasleak. Irakasle izateaz aparte entomologo talde batekin elkarlanean ibiltzen da eta bere bisita aprobetxatu dugu ” Cydalima perspectalis ” edo Ezpelaren tximeletaren inguruan solasteko. Pasa den uda eta udazkenean izan zen garai nabariena, ikusi ahal izan baitzen zer norainoko izurritea zen intsektu […]