Formakuntza ikastaroak antolatu dituzte GUPIRINIOA egitasmotik

Pirinioetako Planak apirilean abiaraziko du bere prestakuntza programa, Nafarroako Pirinioetako biztanle guztiei eskainia. Programaren xedea da bertako jendeak gai askotako ezaupide eta trebeziak lortzea beren etxeetatik urrutira joan beharrik izan gabe.

Horrela, Planak antolatu duen eskaintza bost prestakuntza arlotan dago banatuta: EkinPirinioa, HaziPirinioa, SormenPirinioa, ZainduPirinioa eta LandaPirinioa. Arlo horietako bakoitzak gai desberdinetako ikastaroak ditu bere barruan: artea, ekintzailetza, lehen sektorea, osasuna eta zerbitzuak, ostalaritza eta turismoa, politika, etxebizitza…

Prestakuntza hiruhilekoetan antolatu eta argitaratuko da, eta hurrengo apirilean hasiko da. 2021eko bigarren hiruhilekorako, honako ikastaro hauek prestatu dira: Komunikazioa, marketin digitala, web garapena eta online merkataritza; Udalgintza eraldatzaileko esperientziak, eta Tramitazio telematikoa.

Hau guztiaz solasteko GUPIRINIOAko kidea den AInhoa Elizalderekin izan gara gaurkoan.

Informazio gehio edota izena emateko: GUPIRINIOA

Ainhoa Elizalde Irati irratian

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Iruzkindu