2021ean hasi ziren denda Aribeko gasolindegian irekiz, bai Aitziberrek eta baita Alejandrok ere argi baitzuten bertan bizi eta lan egin nahi zutela eta hortaz Ekiargi argiztapen eta etxeko tresnen denda jarri zuten martxan. Denda hori txiki geratzen zitzaiela eta Garraldan zuten borda ikusita denda mugitzea adostu zuten borda hori moldatu ostean. Horretaz aparte zerbitzu gehiago sartu dituzte euren jardunean, aholkularitza energetikoarena eta paper–dendarena. Aurreko ostiralean izan zen irekiera ekitaldia eta lana ez dute faltan izan beraz izugarri pozten gara. Horregatik gaurko saioa aprobetxatu dugu Aitziber Villalbarekin solasteko eta gengo denda gengoendako dela argi geratu zaigu. Zorionak Aitziber eta Alejandro! Urte luzez iraun dezala Ekiargi!
Dendaren ordutegia:
Astelehena 17:00-20:00
Asteartetik Ostiralera egunero 10:00-14:00
Ostiralak ere arratsaldez 17:00-20:00
Aitziber Villalba Irati Irratian: