Azken aldian osasun zentro desberdinetan gertaturiko erasoak salatzeko, osasun arloko langileak elkarretaratzeak burutu dituzte Nafarroako Osasun etxe eta zentro guztietan. Euren lana segurtasun osoz aurrera eramateko bermeak eta eurenganako errespetua eskatuz atera dira kalera. Hala egin dute, Luzaide, Auritz eta Erroibarko osasun etxeen atarian, nahiz eta beste osasun etxeek ere bat egin duten deialdiarekin lan karga dela eta ezin izan dute burutu elkarretaratzerik. Erasoak/Irainak STOP lemapean eman dira elkarretaratzeak.