Bortuaren eguna iparraldeko ikastolek antolatzen zuten festa bat bezala hasi zen baina gerora Burubeltza elkarteak festa Irati Lau Ibarrak elkargoaren mesedetan jarri zuen. Hala adierazi digu Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenok eta nabarmendu zer nolako anaitze/ahizpatze festa den gaur egun Garazi eta Aezkoaren artean. Tartean, Garaziko eta Aezkoako agintariek bazkaren erabilera baimentzeko hitzarmena sinatzen dute eta egun osoan zehar festa giroak hartzen du Iropil.
Arratsalde gau-partean Aezkoako Kultur Olan Dj Massaik bere musikarekin jarriko dio amaiera ospakizunei.
Karlos Bueno Irati Irratian: