Aste hasierako iragarpena egin digu David de Andresek, baita aste bukaerako zantzuak eman ere

Asteburua oro har lasaia izan den arren bada zer komentatu David de Andres lagunarekin eguraldiari dagokionez. Honen ostean beti bezala aste hasiera honetarako iragarpena eman digu.

Iragarpena:

Astelehena (Uztailak 31): Egun argitsua izanen da goi hodei batzuekin. Haizea aldakor izanen da goizean eta ipar haizea izanen da nagusi arratsaldean eta argitasunak tenperaturaren igoera nabarmena ekarriko du.
Asteartea (Abuztuak 1):
Eguna hodeitsu hasiko dugu gerora ostarteak zabalduko direlarik. Ipar haizeak eta hodeiek tenperatura jeitsiaraziko dute.
Asteazkena (Abuztuak 2):
Egun argiarekin hasi baina arratsaldetik aurrera goibeltzen joanen da. Egunaren lehen partean tenperaturaren igoera nabarmen sentituko da haize aldakorra dela eta. Arratsaldean ipar eta ipar mendebaldekoa finkatu eta hodeiak ugaritzen joango dira.

Osteguna eta larunbata bitarte egun goibelak espero dira baliteke prezipitazioa edukitzea ere ipar mendebaldeko haizeek hala eragingo dutelako. Igandean gauzak aldatuko dira eta eguraldi bikaina izanen da.

 

 

 David de Andres Irati irratian

Iruzkindu