Euskara hurbil, zu urrun heltzeko lemapean dabiltza AEK -ko lagunak matrikulazio kanpainan buru-belarri sartuta. Horretarako zenbait informazio bilkura burutu dituzte Pirinio eta Aurre-pirinioan zehar eta kanpaina bera errepasatzen egon gara euskaltegiko irakasle den Izaskun Zabalzarekin. Berak azaldu dizkigu zein talde egonen diren gure inguruetan baita apuntatzeko zer egin behar dugun ere. Ezin ahaztu klaseetaz aparte badira urte zenbait Mintzakide egitasmoa ere martxan dela, euskara klaseetatik kanpo landu ahal izateko. Gainera, gogoratu digu aurten Korrika urtea dugula beraz ikasturte berezia izanen da.
Izaskun Zabalza Irati Irratian: