Ikasturtea irekitzear AEK-ko euskaltegietan

Euskara hurbil, zu urrun heltzeko lemapean dabiltza AEK -ko lagunak matrikulazio kanpainan buru-belarri sartuta. Horretarako zenbait informazio bilkura burutu dituzte Pirinio eta Aurre-pirinioan zehar eta kanpaina bera errepasatzen egon gara euskaltegiko irakasle den Izaskun Zabalzarekin. Berak azaldu dizkigu zein talde egonen diren gure inguruetan baita apuntatzeko zer egin behar dugun ere. Ezin ahaztu klaseetaz aparte […]

Egun on, Auñamendi! Irrati buelta Euskalerria eta Xorroxin irratietatik eta Errigorako Eskutik Eskura.

Gaurkoa hasi dugu ohiko irrati bira egiten. Euskalerria eta Xorroxin irratiak bisitatu ditugu eta bertatik, Mikel Bujandak eta Julen Zelaietak pasa dizkigute euren kronikak. Bukatzeko, AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenek Errigorako “Eskutik-Eskura” egitasmoa azaldu digu. Izenburua: Martxoaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

100 lagun euskara ikasten Pirinioetan

Pozik daude AEK-ko lagunak aurtengo matrikulazio kanpainarekin. Pirinioetako AEK-ko Ana Colomok Irati irratian jakinarazi duenez aurten 100 lagunek eman du izena dagoeneko. Aurtengo eskaintzaren berri eman, ikastaro mota ezberdinak aurkeztu eta ibar ezberdinetan izango diren batzar informatiboen berri eman digu.Elkarrizketa entzuteko: