Pasa den astean elkartu ziren lehenbizikoz ikasturte honetan. Aurizberrin asteartean batu ziren Eneko Barberenaren Suak Erreko Ez Balu eleberri beltzaz solasteko. Asteazkenean aldiz, Agoitzeko Euskararen etxean izan zen zita eta bertan Miren Agur Meaberen Kristalezko Begi Bat eleberria landu zuten. Honetaz aparte, Aurizberrin irakurketa lagundua egitasmoari emanen diote bide, Miñan eleberriarekin, batez ere euskaraz irakurtzea zail egiten zaien hoiei eskainia. Talde honetan izena emateko Aurizberriko liburutegian eman behar da. Hau guztia aitzakitzat hartuta Mikel Antza taldeen dinamizatzailearekin solastu gara gaurkoan. Hurrengo saioetan bi talde horietan Maddi Ane Txoperenaren Ez Erran Inori eleberria landuko dute azaroaren 21an(Aurizberri) eta azaroarem 22an (Agoitz).
Mikel Albisu Iriarte Mikel Antza Irati Irratian: