Aezkoa Kirol Elkarteak urtero antolatu izan ohi du urteko azken egunean Sansilbestre lasterketa. Aurtengo edizioa Abaurrepean egitea egokitu zitzaion eta 3 ibilbide desberdinetan aritu ziren korrikalariak lasterka. Haurrek eta helduek Abaurrepea eta inguruetatik ibili ziren, batzuk mozorrotuta eta oro har giro onean. Parte-hartzeari dagokionez helduen artean 75 lagun egin zuten korrika zeinetatik 23 izan ziren emakumezkoak. Froga ez lehiakorra izanda ere pike sanoak egiteko aukerak izan ziren. Bukaera kolaboratzaileei esker sortutako pikoteoa izan zuten baita sari banaketa ere. Hau guztia kontatu digu gaurkoan Aezkoa Kirol Elkarteko kidea den Joseba Amatria.
Joseba AmatriaIrati Irratian
SS-Aezkoa-2023-Abaurrepea