Atletismo federazioak eta kirolariak aurrez-aurre America 66 militar bataioiak antolatutako frogaren harira

Igarotako astean eman zen aditzera 300 kirolarik egindako salaketa. Atletismo federazioak aurtengo Nafarroako Navartrail Koparen baitan Aizoainen errotutako America 66 bataioiak antolatzen duen San Cristobal Xtrem froga kokatu baitu. Honek hainbat kirolarien haserrea ekarri du tartean gurean izan dugun Imanol Kañamares bera. Imanolek ederki asko azaldu digu nola izan den aferaren nondik norakoak.

Jada 600 kirolari dira babesa eman diotenak ateratako salaketari eta Imanolek berak azaldu digunez beste asko dira modu pertsonalean ere babesa adierazi dutenak. Halere, egun hauetan salatu izan dituzte federazioaren partetik jasandako presioa ere izan dela.

 

Imanol Kañamares kirolaria Irati Irratian

Iruzkindu