Gertakizuna eta Jenisjoplin liburuen inguruan aritu ziren Aurizberri eta Agoitzeko Irakurle taldeek

Mikel Antzak gidatutako irakurle taldeek bi emakume idazle haundien obretan murgildu ziren aurrekoan euren literatur solasaldietan, alde batetik Annie Ernauxen Gertakizunan eta bestetik Uxue Alberdiren Jenisjoplinen. Annie Ernauxekin batera Mikelek Aurizberriko literatur zaleei ere gomendatu zien Ramon Saizarbitoriaren Egunero Hasten delako irakurketa gehigarri gisa.

Auzperriko Irakurle Taldea- Martxoak 19 Belatz komikigilearen Gerezi Garaia

Agoitzeko Irakurle Taldea- Martxoak 20 Xamarren Etxera Bidean eleberria

Gaur Irakurle taldeen egoeraz ere mintzatu da eta deialdi berezia luzatu agoiztarrei animatu eta gerturatu daitezen hurrengo saioetara, liburutegian izena emanda edota  egunean bertan Euskararen Etxean agertuta.

Mikel Albisu Mikel Antza Irati Irratian

Iruzkindu