Zonaldeko haurren begirada eta ahotsa barnebiltzera dator HaurHitz erakusketa

Gonzalo Santoma argazkilari eta artista dugu erakusketa honen bultzatzailea, zeina pasa den astean mezua zabaldu zuen zonaldeko haurrek euren txoko edo lekurik gogokoenaren argazki bat egin eta berari bidaltzeko eskatuz hitz bat atxikituz. Berak Auritz eta zonaldeari egin nahi dion omenaldia litzateke, txiki-txikitatik erlazio estua baitauka zonalearekin.

Parte-hartu nahi dutenek badute argazkia emailez bidaltzea gonsanwar@gmail.com helbidera argazkia atxikituz, umearen izena aipatuz eta aukeratutako hitza ere ezarriz.

 

 

 

Gonzalo Santoma Irati Irratian

Iruzkindu