Urteurren erraldoia ospatzen dabiltza Agoitzen

1974ko abuztuaren 11n hasi zen garatzen gaur egun ezagutzen dugun Agoizko Erraldoien konpartsa, zeina bi erraldoi eta 3 buru-handiekin hasi zuen bere bidea. Hortik urtez urte garatzen joan da 50 urte bete arte, eta luze dabiltza ospatzen. Otsailean hasi zuten lanketa ihauterietan eskolarekin batera erraldoiei protagonismoa eman baitzioten baita eskalan eginiko erraldoiak aurkeztu ere. Horren ondotik jaien aurretik egitarau oparoa prestatu dute, tartean erakusketa bat eta 50 urteak barnebiltzen dituen liburua. Jaietan ere protagonismoa izanen du Erraldoien Konpartsak, beraiek izanen baitira jaien hasierako txupinazoa jaurtitzeko arduradunak. Honen ostean irailaren 29an, Mikel Deuna egunean ere bilkura berezi bat antolatzen dabiltza eta honek emanen dio amaiera 50. urteurrenaren ospakizunei. Hau dena bikainki azaldu digu Unai Lako konpartsako kideak.

 

 

Unai Lako Irati Irratian

Iruzkindu