Larretik Elkartea sortu da, Nafarroako Pirinioetako abeltzainen sarea.

Gaur goizean Larretik elkartearen sorreraren berri eman da, Nafarroako Pirinioetan abeltzaintzan
edo nekazaritzan aritzen diren pertsonen bilgune izan nahi duen elkartea. Elkarte honen helburua
kolektibo horiei tresnak eskaintzea da, lehen sektorearen etorkizuna bermatu eta duintzeko, eta
hurbileko produktuaren zein kontsumo arduratsua sustatu eta kontzientziatzeko. Elkarte honetan,
sare berri hau babesten duten toki-entitateetan lan egiten duten pertsonak ere badaude. Ez hori
bakarrik, elkarte honek beste elkarte batzuekin eta tokiko merkataritzarekin lan egin nahi du,
Pirinioetan jende gehiago bizi eta lan egin ahal izateko konplizitateak sortze aldera eta, aldi berean,
lurraldean garapen iraunkorra sustatze aldera.


Bere lehen ekintzen artean, tresna komunak lantzea izan da, hala nola, abereen garraio bateratua.
Beste ekimenetako bat irailaren 23tik aurrera egingo diren jardunaldiak izango dira, gertuko
produktua eta kontsumo arduratsuaren inguruan hainbat sektoretan ezagutzera emateko eta
sentsibilizatzeko, hala nola lehen sektorean, sukaldaritzan eta, bereziki, herritarren artean Jardunaldi
hauek, prozesu parte-hartzaileetan eskarmentu handia duten Artelaneko lagunek dinamizatuko
dituzte. Sare honek duen beste ardatzetako bat animalien ongizatearena da, eta horregatik animaliek
beren bizitzan zehar inguruak eman dezakeen kalitatearekin bat datorren kalitatea edukitzeko lan
egin nahi dute.


Ez hori bakarrik, karbono aztarna murriztu nahiean denbora daramate animaliekin lan egiteko
azpiegitura bat izateko aukera lantzen, horrela ibilbide luzeak eta joan-etorriek sortuko luketen
arazoak saihestuz. Hori dela eta, lanean ari dira inguru honetan hiltegirako espazio bat egokitzen.
Lehen sektoreko lanaren duintze bidea ere jorratzen dabiltza, abeltzain eta nekazarien ordezkapen
sistema garatzen baitabiltzate.


Proiektu hau posible izan da Nafar Gobernuarekin erdietsitako akordio baten ondoren eta honen
kudeaketa daraman Gupirinioko dinamizazio taldearen laguntzarekin.


Sentsibilizazio-jardunaldiei dagokienez, hauek izango dira deialdiak:
ZARAITZU ETA ERRONKARI
JATETXEAK ETA MERKATARITZA
● Irailak 23 astelehena 16:00etan OTSAGABIAn
1.SEKTOREA
● Urriak 14, astelehena 19:00tan EZKAROZEn
BIZTANLERIA
● Irailak 28, larunbata 19:00etan EZKAROZEn
● Urriak 4, ostirala 18:00etan ERRONKARIn


AUÑAMENDI
JATETXEAK ETA MERKATARITZA
● Irailak 23 astelehena 20:00tan AURITZen

  1. SEKTOREA
    ● Urriak 21 astelehena 12:00tan ARIBEn

BIZTANLERIA
● Urriak 11 ostirala 18:00etan ERROn
● Urriak 18 ostirala 19:00tan AURITZen
● Urriak 19 larunbata 19:00tan ARIBEn

Iruzkindu