Berriz ere izan gara gaurkoan Iñigo Labat Irati Xtrem frogaren antolatzailearekin. Asteburu honetan ospatuko baita Otsagabian aurtengo bigarren froga, mendi bizikletan edo BTTn egin beharreko froga alegia. Jada 500 parte-hartzaile daude izena emanda eta orain eguraldiari so daude, eguraldi kaxkarra eginez gero ibilbidea moldatu beharko baitute. Ratu on bat pasa dugu Iñigoren laguntzarekin froga ezagutzen.
Iñigo Labat Irati Irratian