Zenbait urte eman dituzte liburu hau lantzen Pablo Orduña Portusek eta Gotzon Perez Artutxek. Lehenak hasia zen animalien inguruko katalogoa egiten eta Gotzonek ekarpen etnografikoa egin zion animalien informazioaz aparte liburua erakargarria egiteko. Proiektu honetan bidelagun izan dute NUPeko Biologia irakaslea den Enrique Baquero Martin. Guzti hau editaturik aurkezpena burutu zuten pasa den asteburuan Erronkarin eta hainbat ekimen zirela medio uste zuten aurkezpena pobre geratuko zela, baina arrakastatsua izan zen bertako Erronkaribarko etxea bete baitzen hauen aurkezpenaz gozatzeko. Hau guztia kontatu digu Gotzon Perez Artutx bidankozetarrak.
Liburua eskuragarri duzue Burgiko Xandraren dendan, Urzainkiko gasolindegian edo Izabako Ezkiagan, baita Iruñeko Katakrak eta Todos Tus Libros liburudendetan
Gotzon Perez Artuch Irati Irratian