1894an egokitutako Ainari talde baten istorioa barnebiltzen du Uxina laburmetraia. Luzia Ezkerrek gidatutako filma honek emakume talde batek otsailean Pirinioak zeharkatzean gertatutakoa izan du hizpide, bertan jasoz zerk eraman zituen holako erabaki bat hartzera. Urtebete eman dute lana ekoizten eta Ingurumen Zine Zikloaren baitan estreinatuko dute ostirala honetan. Hori aprobetxatuz Luzia Ezker zuzendariarekin izan gara eta berak primizian adierazi digu lana zaraitzueraz grabatu izan dutela. Etxean izanen du estreinaldia eta horrek akaso gehiago urduritzen duela komentatu digu Luziak.
Informazio gehiago : Uxina Enbuensitio ekoiztetxea
Luzia Ezker Irati Irratian
Uxinaren trailerra: