Jendea naturara gerturatzea helburu sendabelar tailerra izanen da Zaraitzun

Otsagabiako NIZek eta Ainize Salak aurrera eramandako ikastaro bat izanen da uztaila abuztuan Zaraitzun. Ainize Sala lazkaotar baserritar eta fitoterapeuta izanen dugu tailer honen gidari eta 3 lan saio izanen ditu , lehena Ezkarozen (Andrasoroan) eta hurrengo biak Otsagabian (Zubigoienan). Ainizek bere baserrian bi proiektu garatu ohi ditu baso jangarria alde batetik eta Onik natura eta pertsonak zaintzeko hezkuntza proiektua, azken honetan kokatuko litzatekeelarik tailer hau.

Sendabelarrak ukenduetan ez ezik, gure sukaldean sartzeko gonbita eginen du tailer honen bidez, prebentziorako ere onuragarriak baitira belar hauek. Hau guztia kontatu digu Ainize Salak gurekin gaurkoan izandako solasaldian.

Tailerrean izena emateko Otsagabiako NIZekin harremanetan jartzea bertzerik ez da behar.

 

Ainize Sala Irati Irratian

Iruzkindu