40 urte pasa dira Iosu gazte batek Pirinioetara helduen euskalduntzea bultzatzera gonbidatu zutenetik. Apurka-apurka hasi zen AEK gorpuzten eta gaur egun 16 talde eta 160 ikasle dira Pirinioetako AEKren bueltan euskara ikasten dabiltzanak, Esteribarretik hasita Erronkariraino, Agoitzera ere heldu egiten direlarik.
Hau ospatzeko zenbait ekimen antolatu egin dituzte ikasturte honetan. Jada pasa dira Ruper Ordorikaren kontzertua, Ilargi Berriakekin izandako bermut musikatua eta baita Bertso afaria ere. Hala ere ekinaldia ez du etenik, gurean izan dugun Izaskun Zabaltza aipatu digun moduan. Hauek dira aurreikusita dauden emanaldi edo zitak:
– Otsailak 15- Arantzako barnetegia eta La Txula Potra
– Martxoa: Txalainak taldearen kontzertua Erronkarin
– Maiatza: Ztandap bakarrizketa Zubirin
– Ekainak 7: Ikasle eta irakasleendako festa Garraldan
– Ekaina: Gabi de la Maza karaokea Bizkarretan
– Iraila: Altxalili Auritzen
Izaskun Zabaltza Irati Irratian