Bihar irailak 6, 266 kirolarik hartuko dute parte Nagoreko V. Triatloian. Bertan hiru modalitate desberdin izanen dira, Olinpikoa, Nafarroako SuperSprint txapelketa eta Emakumearen herri triatloia. Urtez-urte geroz eta kirolari gehiago hurreratzen dira Artzibarreko herri honetan egiten den froga honetaz gozatzera. Hau dela eta gaur antolaketa lanetan dabilen Ramon Legarda izan dugu gurean. Berak eman dizkigu froga desberdinen azalpenak eta kontatu digu nola 80 bolondresen lanaz ateratzen den ekinbide hau aurrera.
Ramon Legarda Irati Irratian

Duela bi urte egindako bideoa: