Gernikaren herriak Palestinar herriari elkartasuna adierazteko deia larunbatean Donostian

Alderdi Ederretik irtenda arratsaldeko 17:30 Gernika Palestinak herri ekimenak euskal gizartea mobilizatzera deitu du Gernikako Bonbardaketaren urteurrenaren atarian. Israelek Palestinaren aurka eragiten ari duen genozidioa salatu eta baita bertako zein kanpoko konplizeak seinalatu eta salatu nahiean eginen da mobilizazioa, Gernikaren herritik, genozidiorik ez! Gerrarik ez! lemapean.

Mobilizazioak kultur, sozial eta politika arloetako 150 eragileren babesa jaso du jada, gehiago izanen direlarik. Mobilizazioa aitzaki hartuta Gernika Palestina herri ekimeneko bozeramailea den Ibon Meñika Orue-Etxeberria izan dugu gurean, eta Ibonek berak jarri digu mobilizazio honen kontestua.

 

Informazio gehiago : Gernika Palestina

 

 

 

Ibon Meñika Orue-Etxeberria Irati Irratian

Iruzkindu