Eskoletan jantoki komunitarioak ezartzeko esperientziak ezagutzeko aukera emanen dute Garraldan

Datorren astelehenean Leitzako Eskolako esperientzia ezagutzeko aukera izanen da Garraldako Eskolak antolatutako bilkuran. Bertan jantoki komunitarioa nola ezarri zuten ezagutu eta bertan bideragarria den hausnartu eginen da. Leitzan urte batzuk daramazkite egoera berri honen bueltan lanean eta oso emaitza positiboak lortu izan dituzte. Bertakoa kontsumitu, bertakoek sukaldatu eta bertako negozioetan erosi da ideia honen funtsa eta hori bera gauzatzeko aukerak egon badaude.

Dinamika hauxe ekarri digu Garraldako Eskolako irakasle eta proiektuaren bultzatzaile den Aitziber Larreak. Berak gonbidatu gaitu esperientzia ezagutzera.

 

Izen ematea : Jantoki Komunitarioak Garralda

 Aitziber Larrea Irati Irratian

Iruzkindu