Nafarroako Gobernuak torturaren beste zortzi biktima aitortu ditu

Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen Sareak ohar honen bidez jakinarazi dute Nafarroan torturatutako beste 8 pertsona ofizialki aitortuak izan direla 16/2019 Foru Legearen babesean

Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak aste honetan eman dituen zortzi aitortza berriak
positiboki baloratzen dituzte Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek. Ebazpen hauek urrats garrantzitsua dira estatu-indarkeriak gure lurraldean izan duen eragina agerian jartzeko, eta urte luzez ukatu edo isilarazi diren errealitateak aitortzeko bi erakunde hauen iritziz.

Ez dute aukera galdu indarkeria mota hauxe pairatu dutenei legedira aurkez daitezen eskatzeko hori baita egia osotasunean jakiteko modurik eraginkorrena. Nafar Gobernuari ere eskatu diote lan honetan jarrai dezan eta segi dezala urratsak ematen.

Batzordeak aitortutako tortura kasuak honako hauek dira:

Kepa Vales Garcia, Brigada Politiko Sozialak torturatua 1970 eta 1971ean.
Paco Sola Díaz, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 1975 eta 1982an.
Pello Iraizoz González, Guardia Zibilak torturatua 1988an.
David Abarzuza Caballero, Guardia Zibilak torturatua 1996an eta Polizia Nazionalak 1997an.
Iñaki Urteaga Arduya, Guardia Zibilak torturatua 2000an.
Gorka Urteaga Arduya, Guardia Zibilak torturatua 2000an.
Xabier Sagardoy Lana, tGuardia Zibilak torturatua 2008an.
Amaia Elkano Garralda, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 2009an

Ebazpen 137 pertsona dira jada orain arte Foru Lege honen esparruan indarkeria politikoaren biktima bezala aitortutako pertsonak. 

 

Aitotzen balorazioa Irati Irratian

Iruzkindu