Zoikaztegien garrantzia ezagutu eta zientzia herritarrei gerturatzeko tailerra izanen da igandean

Puyk eta Evak Iratilur mikrokooperatiba sortu dute Aezkoa eta Auñamendi inguruan natura balioan jartzeko interbentzioak egiteko eta zientzia, biologia eta geologia jendearengana hurbiltzeko. Honen adibide da igande honetan antolatu duten zientzia tailerra. Azpegiko zoikaztegira eramanen dituzte izena ematen duten horiek zoikaztegiko hainbat azalpen eman eta bertan dagoena zientziaren bidez ikertzera. Honekin batera inguruko landarediaren eta naturaren liburuska bat banatuko dute ingurua balorean jartzeko. 

Igandeko tailerra aitzakitzat hartuta gaur gurean izan dugu Puy Ziaurriz Iratilur mikrokooperatiboko kidea.

Izen ematea : Zoikaztegia zientzia tailerra

 Puy Ziaurriz Irati Irratian

Iruzkindu