Trigger proiektuaren Salbaiak binilo bikoitza Pirinioak zipriztindutako lana
Trigger Eñaut Zubizarreta biolontxelo-joleak 2017an abian jarritako proiektua da. Bakarka hasi bazen, lan bakoitzarekin izaera aldakorra izandako proiektua dugu, osaketaren aldetik baina baita musika aldetik ere. Gaurkoan, Salbaiak binilo bikoitza aurkeztera etorri zaigu Irati irratiko estudioetara. Salbaiak 10 kantuz osatutako lana da zeinetan Pirinioetako toki edo eremu izenak agertzen diren. Hau Eñautek Aezkoa eta Erronkarirekin […]