Urtero lez Orreaga Fundazioak eta Etxabarrengoa Elkarteak Orreagako gudan aritutako baskoien oroimen ekitaldia egin zuten abuztuaren 15ean. 12etan izan zen zita Orreagan eta bertan Koldobike Valenciaren irrintziak ireki zuen ekitaldia. Pello Zabalza eta Fernando Zigandaren txalaparta hotsek eman zioten ekitaldiari segida. Aurkezle lanetan aritu ziren Etxabarrengoako Nere Ubau eta Karmele Galarza ekitaldiaren tenpusa markatuz. Fernando Zigandak hartu zuen hitza eta 3 bertso eskaini zizkien garaian eta gaurkoan Orreagako Gudaren garra bizirik mantentzen dutenei. Horren ostean Orreaga Fundazioko Koldo Amatria hartu zuen hitza eta garaiko ta gaurko Nafarroak alderatu zituen, gaur egungo oztopoak nabarmenduz. Koldoren ostean Xabier Irujo historialariak hartu zuen hitza, Orreaga-Errotzabal gudaren kontestua emanez eta garaiko baskoien ondorengoak ezin izan zituztela domestikatu aldarrikatu egin zuen. Bukatzeko txistuen laguntzarekin Larraitz Zabalzak aurreskua dantzatu eta bertako monolitoan lore eskaintza egin zuen. Ekitaldia amaitzeko Pirinio Kantuzekoen hiruna kantu abestu zituzten bertaratutakoek.
Orreagako ekitaldia Irati Irratian





