AEKn izen ematea zabali dago 20-21 kurtsorako

AEK-ako irakasle batek bik beste balio du izenburupean jarri zuten martxan matrikulazio kanpaina Euskal Herriko AEK-ko euskaltegietan. Honen inguruan elekatzeko Izaskun Zabaltzarekin hitz egitera joan gara eta berak azaldu dizkigu zeintzuk dira euskara ikasteko ditugun aukerak. Bihar 17.00etan eta 18:00etan informazio bilkurak eginen dituzte Etxabarrengoan. Izaskun Zabaltza Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, AEK-ko aurrematrikulazioa eta Covid-19a gartzelan

Gaurkoa, Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Martin Juanena aritu zaigu kronika pasatzen. Ondoren, Etxabarrengoara jo dugu, AEKako aurre-matrikulazio kanpainaz solastera Izaskun Zabaltzarekin. Bukatzeko, Naiz irratiak Aitziber Coello preso ohiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera espetxe barneko errealitatea ezagutzeko. Izenburua: Ekainaren 2ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioan lan eta bizi ekimenak batzar irekia deitu du Garraldan

Batzar irekia deitu dute gaurko Garraldako Etxabarrengoa elkartean, eta orain artekoa aztertu, neguan egin beharreko Azoka antolatzen hasi eta ekimen berriei ekiteko aldartea hartuko dute Pirinioan lan eta bizi ekimenekoek. Ainara Ekisoain mintzatu da gaurko bilkuraz Irati irratian.