Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Lehen harremanak eta honekiko egokitzapenak

Gaurkoan oporretatik bueltan indar-berrituta itzuli da Miren Cia Urrutia sexologa eta nerabezaroan aditua. Sexologia lantzen ibili ginen eta trilogia amaitzea zegokigun gaurkoan, lehen harremanen inguruan solastu. Lehen harremanetara heltzerainoko bidea lantzen aritu behar gara fase desberdinetan sexualitatea jada 6 urtetatik aurrera hasten baita garatzen eta nola ez horretarako gurasoak egokitu behar dira. Beti aipatzen dugu, ez direnean galdera erosoak eta ez erosoak erantzuten gure haur eta nerabeek erantzuna beste toki eta pertsonetan topatuko dute erantzun hori eta baliteke ez izatea egokia. Honi aurre hartu behar zaio eta naturaltasunez hitz egin, konfidantza eskainiz eta komunikazio normal bat ezarriz, inondik inora itaunketak eginez.

Miren hau guztia aipatu digu eta baita 8 mezu utzi gure nerabeekin partekatu ditzagun:
1- Ez izan presarik, lehen harreman hori helduko da heldu behar denean
2- Zaindu gaitezen lehen harreman horietan, ez gaitezen behartuta sentitu edota ez ditzagun arriskurik hartu
3- Gauzak egiteko gogoa edo ez izan dezakezu edota gogoa edukita momenturen batean iritziz alda dezakezu, onespenan dago gakoa (consentimiento)
4- Bata-bestearen intimitatea zaindu behar da
5- Zure gorputza zurea da eta zuk erabakitzen duzu zer nahi edo zer ez duzun nahi
6- Lehen harremana ez du zertan perfektua izan behar, batzutan ez dira behar bezala izaten eta
7- Gozatzea eta zaintzea elkarrekin joan behar dira eskutik helduta
8- Zeozer gertatzen bada etxean partekatu dezakezu 

 

Edozein zalantza edota gertaera dituzuela Mirenek kontsultak egin izan ohi ditu eta horretarako Erron, Aurizberrin eta Ariben artatzeko tokiak lituzke aurretiaz zita eskatuta.

Zalantzak edota kontsultak : Miren Ciaren webgunea

Animatu zaitezte ere zuen kezkak, galderak, zalantzak,… gurekin partekatzera, atsegin handiz landuko ditugu eta!

 

Miren Cia Urrutia Irati Irratian

Errekurtso bezala hemen duzue Sexumuxu gida eskuratzeko aukera

Iruzkindu