Aimar finalerako sailkatu da

Agoitzeko Kultur Etxean jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. 220 bertsozale bildu ziren bertan, saioa bertatik bertara jarraitzeko. Oholtza gainean, sei bertsolari, finalerako postu baten lehian: Joanes Illarregi, Aimar Karrika, Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Oier Lakuntza eta Eneko Fernandez. Agoitzeko San Miguel ikastetxeko ikasleen agurrak eman zion hasiera saioari. Fernando Anbustegi aritu […]

Sin ton ni son liburua aurkeztu digute

Izaskun Aurrekoetxea-rekin hizketan egon gara, Amaia Garmendia idazlearekin batera liburu bat argitaratu bait du “Sin ton ni son” izenburupean. Izaskunek argiki komentatu digu nolatan sortu zen ideia eta nola izan den sorkuntza prozesua. Liburua erosi nahi izanez gero salmenta zuzenean egiten da eta Ederrena tabernan ta Aribeko Gasolindegian topa dezakezue ere salgai. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Liburutegiaren jaia

Gaur Mari Mar Agos-en kolaborazioa izan dugu.Gaurkoan azaldu digu ostiral honetan Librutegiko jaia antolatu duela eta bertara gonbidatu gaitu. Azaldu digu ere bertan bi sari banatuko direla ere eta baita irakurleentzako txokoa moldatuko duela aitortu digu. Hemen duzue kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Artzaintza jasangarriari eta menditar larreei diru laguntzak

Nafar Gobernuak aditzera eman duenez 1,4 milioi euroko diru laguntza emango dio ardi-artzaintza jasangarrian jarduten duten artzainei, eta Natura 200 sarean dauden larreen gestioari. Artzainek Uda eta Neguko debekualdiak errespetatu beharko dute eta gutxienik irailaren 1etik urriaren 31 bitarte 20 egun bazkatu beharko dute. Gastu hau 2018-2022 urte tarteko gastu konpromisoa da eta laguntza honen […]

Arrazismoa desoreka den heinean aurre egin behar zaio

Patrizia Muñoz-ekin hizketan egon gara,Elkartzen erakundeko batekin. Patriziak azaldu digu nola arrazismoa errotuta dago gure gizartean. Egoera orokorraren irakurketa ere egin digu xenofobiaren indartzea izan baita Europan zein Estatu batuetan. Baita baloratu izan dugu Europar Batasuna eta Turkiaren arteko hitzarmena. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Militarrak Iratin

Atzo jakinarazi zigutenez, egun hauetan militarrak ikusi izan direla Iratiko oihanean. Irati, Aezkoa eta Zaraitzuko Batzarre buruek ohar bat helarazi ziguten non kritikatu egiten da militarren presentzia, inolako abisurik ez baitituzte eman ezta baimenak eskatu lur-jabeei, Babes Bereziko Eremu batetaz hitzegiten gabiltzalako, Turismoa eta Abeltzaintza kaltetua suerta daitekeelako eta nola ez gauden egoeran egonda maniobra […]

Ion Arretxe zendu da

Ion Arretxe larunbatean zendu zen Madrilen. Abenduan izan genuen gurean Ion, oso estuki lotuta baitago gure bailaran garrantzia duen gertakizun batekin, Mikel Zabalzaren heriotzarekin alegia. Hainbat alditan egona izan da gurean batez ere Mikelen omenez eginiko ekitaldietan bera ere atxilotua eta torturatua izan baitzen. Bere kontakizuna ere liburu batean eskegi zuen “La sombra del Nogal” […]