4 erromes erreskatatu behar izan dituzte

Asteburu luze honetan nabaritu da erromes kantidadea ugaritu dela. Eta igandean ere nahiz eta eguraldi kaxkarra izan nabaria izan zen erromesen joan etorria. Halere 4 lagunentzat bidea ez zen batere gozoa izan. Eguraldi kaxkarra zela eta igande honetan erreskatatuak izan bait ziren hipotermia zantzuekin. Lau lagunak Orreagako aterpetxera eraman dituzte suhiltzaileek eta ez dute osasun […]

Landarte, landa eremuaren kolaborazioarekin

Mikel Ozkoidi Nafarroako Gobernuko Kultura Herritarraren burua izan dugu gurean. Aurreko egunetan aurkeztutako proiektu baten inguruan aritu zaigu, Landarte alegia, arte garaikidea eta landa eremua bategingo dituena. Ondo azaldu digu zein den proiektuaren helburua eta zer nahi den atera eta are gehiago animatu gaitu proiektuan parte hartzera. Larunbat honetan Apirilak 29 hitzordua dugu beraz, goizeko […]

Burujabetza behar dugu kapitalismoari aurre egiteko

Igor Arroyo LAB sindikatuko bozeramailea Nafarroan gurean izan da osasun labroralaren inguruan hitzegiten. Argi utzi du prekarietateak eta eta subkontratazioak lan istripuak edukitzeko aukera areagotzen dituela. Bestetik ere aipatu du ezinbestekoa zaigula herri bezala burujabetza edukitzea, gaur egun estatu espainolean ez baitago gauzak aldatzeko indar korrelaziorik. Parada bat izan dugu ere datorren Maiatzaren lehenaz aritzeko […]

Almadiaren eguna badator!

Eriz Lasa Almadiaren elkarteko kidea izan dugu gurean. Ederki asko azaldu digu Erizek zer nolako egitaraua izanen den Almadiaren egunean eta baita aipatu dizkigu aurten zeintzuk izanen diren omenduak. Gomendioak ere eman dizkigu festara gerturatzeko. Programazioa: PROGRAMA Larunbata 29 16.00 Almadien jeitsiera ikusi ahalko da Basari arte 19:00 Udaletxe aretoan “GUtik ZURA” filma proiektatuko da […]

Kultura Departamentuak Landarte jarri du abian, Nafarroako arte eta landatartasun programa

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Landarte jarri du abian, Nafarroako arte eta landatartasun programa, 2017an Nafarroako hamar herritan sorkuntzako tailer parte-hartzaileak sustatuko dituen proposamena. Orbaitzetan, Zuñigan, Galipentzun, Sesman, Otsagabian, Goizuetan, Fontellasen, Abartzuza-Errezun, Zurukainen eta oraindik zehaztu gabeko beste batean, hain zuzen ere. Apirilean eta maiatzean egingo dituzte tailerrok, eta hainbat emanaldirekin burutuko dira emaitzak ekainean. Land Art […]

Pirinioetako zaporeak Madrileko “Salon Gourmet”-en

Nafarroatik ekimen honetara 16 enpresa hurbildu dira. Hoietatik batzuk aipatzearren Auzperriko Etxenike eta Burgiko Larra Gaztak. Kalitatezko edari eta jakien 31. ferian, Madrilen, Pirinioak ere bere errepresentazioa izanen du “Reyno Gourmet” stand-aren baitan Etxenike Ahate produktuak eta stand propioarkein Burgiko Larra Gaztak. Larra Gaztak “Quesos Gourmet” espazioan ezari du bere txokoa.

Orbaitzetako garezurra jabea badu

Duela aste batzuk Orbaitzeta inguruko parajean topatutako garezurraren ikerketak bere fruituak ematen ari dute. Antza garezurraren topalekutik gertu kanpin denda bat topatu dute ikerlariek eta bertan 54 urteko alemandar baten nortasun agiria. Igor Vulkan izanen lirateke hala ere oraindik ADN frogekin kontrastatu behar dute. Kanpin denda inguruetan ere beste hezur batzuk topatu dituzte pertsona berarenak. […]

Torturarekin amaitzeko ez dago borondaterik

Alejandro Torrús kazetaria izan dugu gurean. Aurreko astean eta hainbat alditan torturaren inguruko ikerketa-artikuluak egin izan ditu Publico egunkarian. Ederki asko azaldu digu zer nolako oztopoak izan dituen ikerketak aurrera eramateko eta aitortu digu horrelako giza eskubideen urratzea gertatzen denean kazetariaren lana hori salatzea bait da, nahiz eta kazetari batzuk beste aldera begira geratu. Klikatu […]