BU 56 edo Illaminako Ateetako Leizea

Gaurko saioan Victor Abendaño izan dugu, Larra 17 kanpainaren koordinatzaileetako batekin, zeinek ederki asko azaldu digu zertan datza kanpaina hau. Gero BU 56 hizpide hartuta egon gara solasean zeina ikertzen ari diren 3 dimentsiotako topografia egiteko. Datorren uztailak 21etik aurrera erakusketan jarriko dute Erronkariko Natur Interpretazio Zentroan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Protokoloa abian da

Gaur Zuriñe Altable-rekin, Gora Iruñeako kidearekin, aritu gara, Sanferminetan gertatutako eraso sexisten inguruan. Argitu digu geroz eta bisibilitate handiagoa dutela eraso hauek eta irmoki salatzen direla. Gaur 21:00etan Gaztelu plazan mobilizazioa deitu dute eraso hauek salatzeko! Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Txapelketa akitu da

Hala esan digu Aitor Zazpe-k. Ekainaren 10ean amaitu zen Auñamendi Pilota eskolako txapelketa zeinetan 94 pilotarik hartu duten parte. Egun berezia izan zen ekainaren 10 hura eta final lehiatuak izan zirela ere aitortu digu. Etorkizun oparoa duela pilotak eskualdean ere aipatu digu geroz eta gehio bait dira apuntatzen direnak eta toki gehio irabazten dabilela ere […]

Pax Avant!

Gaur Jesus Barace-rekin aritu gara,Izabako alkatea, bihar ospatzen baita Iror Beien Emontarzuna (“Tributo de las tres vacas” gazteleraz). Jesusek ederki asko azaldu digu nondik datorren ospakizuna eta zer irudikatzen duen. Aitortu digu Bearneko bizilagunekin erlazioak asko hobetu direla eta honezkero “pax avant” jarraituko duela ziurtatu digu! Kartela: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Poztasuna ez da botila, papelina edo zigarro batean topatzen

Hala adierazi digu Jose Ignacio Ubau.Drogen kontrako nazioarteko eguna pasa berri, gai hau ekarri nahi izan digu. Jose Ignaciok ederki kontatu digu nola izan den drogaren ibilbidea eta ze ondorio dakarren drogen hartzeak. Alkoholak hartu du zentralidadea bukaeran, erabat normalizatua dagoen droga bait da. [Audio clip: view full post to listen] Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko

Agoitz udan kulturaz blai

Hala ikusi izan dugu Marisol Martinez-en laguntzarekin.Berarekin Agoitzeko udalak udarako daukan programazio eta ekimenetaz aritu gara.Zentratze aldera lehiaketak errepasatu ditugu jaietako kartelarena eta Agoitz hiria argazki lehiaketarena. Nola ez errepaso honetan txupinazo jaurtitzailearen inguruko bozkaketa ekarri dugu, aste honetan bertan murgilduta bait daude. Agoitz hiria argazki lehiaketa: Txupinazoa jaurtitzeko bozkaketa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio […]

Enneco haritzaren memoria eta basoa

Gaur Amaia Zabala-rekin aritu gara, Enneco Haritzaren Memoria proiektuaren inguruan elekatzen. Amaiak maisuki azaldu digu zertan datza proiektua eta zein helburu dituen. Gogoratu digu ere auzolanean eratutako egitasmoa dela eta horrek xarma berezia ematen diola. Gure historiaren oinarri sendo bat, haritzaren sustraiarenak lez, izango den proiektua izan nahi duela ere aitortu digu. Klikatu hemen elkarrizketa […]

Bi zauritu moto istripu batean Ariben

Bi motorista zauriturik suertatu ziren atzo Ariben gertatutako istripu baten ondorioz Nafar Gobernuaren arabera. 12:30ak aldera izan zen ezbeharra NA-140 errepidetik zihoaztela 8.kilometroan dagoen bihurgune batean erori ostean. Zauritutako batek hainbat hezur haustura izan zituen eta zonaldeko medikuek aholkatuta helikoptero bidez eramana izan zen hospitalera. Bigarrenak aldiz zauri arinak zituenez erabaki zuten anbulantziarekin eramatea hospitalera.

Erroibarko eguna, elkar ezagutzarako eguna

Gaurkoan Joseba Martinez-ekin aritu gara, Erroibarko Eguna izanen bait da asteburu honetan Uztailaren 15 eta 16an. Josebak ederki asko azaldu digu zer topatuko dugun bertan, bi egunetako egitaraua zeinetan kirola eta parranda partekatuz ibarreko bizilagunen arteko elkar-ezagutzea bultzatu nahi duten. Programa: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]