Karle Garmendia margolari oroztarraren obra berreskuratuz

Karle Garmendia oroztarraren obra berreskuratzeko lanean dihardu Orotz-Beteluko Udala. Iazko jaietan haren margolanen erakusketa antolatu zuten; aurten, berriz, haren historia eta obra bilduko dituen liburu katalogoa prestatu dute. Gaur aurkeztuko dute, 19:30ean, udaletxean. Liburua 10€ truke eskuratu daite. Karle Garmendia oroztarra Higinio Blat margolariarekin ezkondu zen, eta hura ere bizi izan zen Orozen. Hurrengo igandera […]

Artzibarreko etxeen izenen bilaketa

Etxeen izenen bila ari dira Artzibarren. Ibarreko oikonimiaren lanketa egiten ari da Otsailetik ibarreko zenbait bizilagunek osatutako lan talde batek. Eta igande honetan orain arte egin dutenaren aurrerapena erakutsiko dute ibarreko egunean, Artziko zelaian. Artzibarko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, ibarreko herrietako oikonimia (etxeen izenak) biltzeari ekin zion Otsailean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Euskaltzaindiaren aholkularitzarekin. Proiektu […]

Eskualdeko udalen zorra

Eskualdeko udalen zorrak aldaketak izan ditu azken urtean. Argitaratutako azken datuen arabera, batzuetan bai behintzat. Zorra duten udal gehienek murriztu egin dute zorra; zortzik zehazki. Abaurregainan, ordea, kontrakoa gertatu da; eta 2013. urtean baino zor handiagoa dute orain. Eskualdeko gainontzeko zazpi udalek, berriz, ez dute zorrik. 2014.urteko abenduaren 31ko datuak bildu ditu Irati Irratiak.

IRATI Lau ibarrak

Aezkoako Ibarraren Batzar Nagusiak, Zaraitzuko Ibarraren Batzar Nagusiak, Garaziko Mendi Sindikatak eta Xuberoako Mendi Sindikatak mugaz gaindiko elkarlanean urrats berria eman dute Iratiko Oihanaren kudeaketan “Irati, lau ibarrak” ekimena dinamizatuz. Astelehen honetan, lau erakundeek osatutako batzorde dinamizatzailea batzartu da Donibane Garazin. Administrazio hauetako eta Cederna Garalur-eko teknikarien laguntzaz, POCTEFAren datorren diru laguntza deialdian aurkeztu asmo […]