Uskararen eguna larunbatean, Erronkarin

Kebenko elkarteak Uskararen eguna ospatuko du Erronkarin, maiatzaren 27an, Ekialdea uskararen dirdira lelopean. Egun osoz, ekitaldi anitz izanen da. Besteak beste, herri bazkaria, Etxelarena fanfarrea eta kontzertuak. Oharkabe, Skarmentu, Zartako-K eta Trikidantz izanen dira. Antolatzaileek ekialdeko euskaldun guziak bildu nahi dituzte festan, Errotik Erronkarira eta Zangozatik Larrainera.

Nafarroako Herri eta Kontsejuen Federazioan izandako prentsa aurrekoa

Pirinioko ordezkari politikoek prentsa oharra eman dute Nafarroako Herri eta Kontsejuen Federazioan. Osasun arloko egoera salatu nahi dute eta egin nahi dituzten murrizketen kontra azaldu dira: “Oinarrizko osasun eskualdeen antolaketa, Lehen Laguntzaren gune-gako gisa, ez da bakarrik zuzendu behar laguntza-eskaerak artatzera; hori egitea hain onuragarria den taldeko, diziplina anitzeko eta programatutako jarduketaren kaltekoa izango litzateke. […]

Gartxot filma interneten

Gartxot Ekimenekoek jakinarazi nahi digute interneten bidez Gartxot filma ikus dezakegula: Gartxot filma azaroan estreinatu zenetik milaka lagunek ikusi dute eta oso pozik gaude jasotako erantzunaz. *Orain aukera berri bat dugu filma ikusteko, Internetez, FILMIN izeneko webgune homologatuaren bidez. *Filmin, filmak legez ikusteko leku segurua da. beraz, ez izan alde horretatik beldurrik. Jende serioa da, […]