Egun On, Auñamendi! Irati irratiko zozketa eta Xorroxin irratiko kronika

Gaurko saioa urteko saiorik jarraituena izan liteke gaur egin baitugu urteroko Irati irratiko zozketa. 17 sari banatu ditugu aurten Imanol Ubau eta Iratxe Anduezak lagunduta. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Urtarrilaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Erronkariko konexioa eta sareen erabileraren inguruko eztabaida

Gaurko honetan Erronkari bisitatzen hasi dugu Juan Pito bentako Julian Gabasen laguntzarekin. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunen eztabaida ekarri dugu gurera, Whatsapp eta honelako aplikazioen ingurukoa. Izenburua: Urtarrilaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Manex eta Gaztak eta Eroriko da mobilizazioa

Saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manexen 53. abentura ekarri digu, Manex eta Gaztak izenburua duena. Ondoren, urriaren 12ko gertakaeretatik eratorritako inputazioak salatzeko mobilizazioa deitu du Sortuk Eroriko da lemapean Iruñean. Honetaz solasteko Sortuko kidea den Gorka Mayorekin izan gara. Izenburua: Urtarrilaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Pirineki Esnekiak eta Karrape irratia

Gaurko saioa negozio berri bat ezagutzera joan gara, Auzperrin kokatua dagoen Pirineki esnekiak, Aitor Zazpe lagunaren laguntzarekin. Ondoren, Karrape irratira bisita egin dugu, bertan Unai Zabaleta lagunaren eskutik leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Urtarrilaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Covid gakoak Elhuyar fundazioaren eskutik eta agroekologia

Saio honen hasieran Aralar irratia bisitatzen egon gara eta bertan jaso dugu Larraun-Lekunberriko kronika Martin Juanenaren eskutik. Ondoren, Elhuyar fundazioaren kolaborazioa izan dugu Covid aren gakoekin jarraituz Ana Galarragaren eskutik. Bukatzeko, Hala Bedi irratiko lagunek Aner Mimenzari eginiko elkarrizketa ekarri dugu agroekologiaren inguruan aritzen ohi dena. Izenburua: Urtarrilaren 12ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, Urraul Behitiko memoria eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa euskal presoen egoerari begira hasi gara, urte hasiera honetan Sare Herritarrak urtarrilaren 9rako herrriz herri deitu dituelako mobilizazioak. Gaurkoan Ainhoa Buenorekin solastu gara Auñamendi aldean izanen ditugun mobilizazioen inguruan. Ondoren, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin izan gara bere azken bi proiektuak ezagutzen, Longida ibarreko egutegia eta Urraul Beitiko argazki liburua. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako kobazuloen lanketa, liburutegiko berriak eta euskara sustatzeko tresnak

Gaurko saioa Zatoia eta Aizpeako kobazuloetaz solastu gara Iratxe Anduezarekin, honen inguruan lanketa egin behar baitugu hiru-hilabete honetan. Ondoren, Auzperriko liburutegira jo dugu, Mari Mar Agosen ahotsetik azken berriak jasotzera.  Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara euskara sustatzeko tresna berrien inguruan solasteko. Izenburua: Urtarrilaren 7ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Irati irratiko zozketaren aurkezpena eta makro-ekonomia Hala Bedi irratian

Gaurko saioa Irati irratiko zozketa aurkezten hasi dugu. Ondoren, Ekai Centerreko kidea den Adrian Zelaiak Hala Bedi irratian, etorkizuneko makroekonomiaren inguruko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Urtarrilaren 5eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Ekoalde, Aralar irratia eta Covid Neurrien eraginkortasuna

Gaurkoan elikagai ekologikoen bueltan hasi dugu saioa, horretaz solasten egon baikara Ekoaldeko koordinatzailea den Jon Garay lagunarekin. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen jarraitu dugu. Lekunberrittik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz neurrien eraginkortasunaz aritu zaizkigu. Izenburua: Abenduaren 22ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Presoen aldeko mobilizazioak, Irati Bizirik eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa euskal presoen egoerari begira hasi gara, urte amaiera mamitsua dator eta euren aldeko dinamikei dagokionez. Honen inguruan Sare Herritarrako Mikel Mundiñanorekin solastu gara. Ondoren, Irati Bizirik plataformarne inguruan aritu gara Mikel Donazar lagunarekin, gaur aurkezten baita Agoitzen. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkari ibarreko berriak pasa zitzan. Izenburua: Abenduaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 […]