Eroriko da ekimena abian jarri dute inputatuei babesa emateko

Urriaren 12an ekimena burutu zen Hispanitate egunaren izaera koloniala salatzeko. Bertan Kolon eta Espainiako erregearen bi estatua behera bota ziren. Hartatik, 12 lagun deklaratzera deitu ditu Auzitegi Nazionalak monarkiaren kontrako irainak leporatuta. Kontestu honetan Eroriko Da dinamika jarri dute abian Sortutik eta nafar gizarteari mobilizatzera deitu ditu. Honetaz solastu gara Gorka Mayo Sortuko kidearekin. Gorka […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta Gaztak eta Eroriko da mobilizazioa

Saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Manexen 53. abentura ekarri digu, Manex eta Gaztak izenburua duena. Ondoren, urriaren 12ko gertakaeretatik eratorritako inputazioak salatzeko mobilizazioa deitu du Sortuk Eroriko da lemapean Iruñean. Honetaz solasteko Sortuko kidea den Gorka Mayorekin izan gara. Izenburua: Urtarrilaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Haritz Romeo:” Erresoluzioaren eta normalizazioaren kontrako beste eraso bat izan zen atzokoa”

Atzokoan Auzitegi Nazionalaren agindupean Guardia Zibilak Sortuko Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Antton Lopez eta Haimar Altuna atxilotu zituen. Horretaz elekatzeko Sortuko Nafarroako koordinatzailea den Haritz Romeo izan dugu Irati irratian. Berak azaldu digu ze parametrotan koka daitekeen operatibo hau. Argi utzi digu ere horrelako erasoek ez dutela ezker independentistak hartutako bidetik aterako. Haritz Romeo […]