Egun on, Auñamendi! Xabier Leteren olerkiak Xanti Begiristainen eskutik eta Pirinioko Soinu Banda 11.atala

Saio honetan Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioa berreskuratu dugu. Bere ahotik gozatu ahal izan ditugu Xabier Letek idatzitako olerkiak. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, estreinakoz Erroibarren izan gara, Auzperrin zehazki Aitor Zazperekin batera. Izenburua: Apirilaren 2ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Autobusen inguruko abisua eta Pirinioko Soinu Banda 10. atala

Gaurkoa bus zerbitzuen inguruko ohar bat plazaratzen hasi dugu. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingoan bere urtebetetzea probestuta gure esataria den Eneko Villegasek jarri ditu 10 abestiak. Izenburua: Apirilaren 1eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Aezkoako Gazte Asanblada eta Pirinioko Soinu Banda 9.atala

Gaurko saioa Aezkoako Gazte Asanbladak abian jarritako iniziatibak errepasatu ditugu Oihane Ordoñezen laguntzarekin. Dinamika hauek Aezkoak Jakin Nahi du eta Astean Behin liratezke. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingo honetan Lorentxoinako lagunak gidari izan ditugularik. Izenburua: Martxoaren 31ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Aezkoako Eguna eta Pirinioko Soinu Bandaren 8. atala

Gaurko saioa Aezkoako Egunaren inguruan elekatzen ibili gara Maite Loperena lagunarekin. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan Garraldako Errotaberriko historia barnebildu digu Carlos Arcelus lagunak. Izenburua: Martxoaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Irati mankomunitateko abisua eta Pirinioko Soinu Banda 8.atala

Gaurkoan Irati Mankomunitatetik jasotako abisua helarazten hasi dugu saioa. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, gaurkoan erritmoa Auritzeko Gazteek jarri digutelarik. Izenburua: Martxoaren 27ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Berri kuriosoa eta Pirinioko Soinu Bandaren 7.atala

Gaurkoan atzo bolo-bolo ibili zen Britney Spearsen inguruko berria ekarri dugu gurera. Antza deklarazio batzuen harira sare sozialetan komunistatzat hartu omen dute. Bukatzeko Pirinioko Soinu Banda egitasmoarekin jarraitu dugu gaurko egunean Arratiara bidaiatu dugularik bertatik bidali baitigu Jon Gurtubaik berak eginiko zerrenda. Izenburua: Martxoaren 26ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Bidausi mankomunitateko abisua eta Pirinioko soinu banda 6. atala

Gaurko saioan Bidausi Mankomunitatetik jasotako abisua pasa dugu. Bukatzeko Pirinioko Soinu Banda egitasmoarekin jarraitu dugu eta gaur Abaurregainako gazteek hartu dute Garraldakoen tokia. Izenburua: Martxoaren 25eko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Nafarroaren Eguna, Mikel Antza eta Pirinioko Soinu Bandaren 5. atala

Gaurko saioa Nafarroaren eguna bertan behera geratu dela ohartaraziz hasi dugu. Ondoren, Mikel Albisu, Mikel Antzak prestatutako audio testua jarri dugu gaur egungo egoeraren hausnarketa eginez. Bukatzeko 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu eta gaur Garraldako Negukoen txanda izan da Izenburua: Martxoaren 24ko saioa Iraupena: 3 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Bolant eguna eta Almadiaren eguneko abisuak, Zalduako berria eta Pirinioko Soinu banda 4.atala

Gaurkoan Bolant eguna eta Almadiaren eguna bertan behera geratzen direla aipatu dugu. Ondoren, Auritz eta Aurizberri artean dagoen Zalduako sailaz aritu gara Interes Kulturaldun Ondaretzat hartzeko prozesua hasi baitu Nafar Gobernuko Kultur alorrak. Bukatzeko 10 kantuen erronkarekin jarraitu dugu, Italia gertuagortik ezagutuz, gaurkoan Aribeko Hotela daramaten Fiorenzo eta Marisak izan baitira zerrenda egin dutenak.. Izenburua: […]